.

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko Legeko 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz, www.nebakjatetxea.com webgunea NEBAK Restauración SL(aurrerantzean NEBAK) enpresarena dela ohartarazten da. Egoitza soziala eta jakinarazpenak egiteko helbidea: Barri Kalea, 4, 48005 Bilbao. Harremanetarako telefonoa 946 790 639 da eta helbide elektronikoa: info@nebakjatetxea.com

Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

Webgune honetan agertzen diren bereizgarri, marka, izen komertzial, eduki (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, estekak eta gainerako ikus-entzunezko edo soinuzko eduki guztiak eta iturburu kodeak…), elementuen egitura, diseinu eta aurkezpena eta beste edozein informazio NEBAKarenak dira eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen babespean daude.

Erabiltzaileak aurreko atalean aipatutako elementuak  NEBAKaren baimenik gabe erreproduzitzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eta oro har, beste edozein modutara ustiatzea debekatuta dago.

Webgune honetako edukien zatiak inprimatzea eta deskargatzea baimenduta dago, baina erabilera pertsonal eta pribaturako bada bakarrik.

Sarrera

Honako Pribatutasun Politika NEBAK merkataritza-sozietateak prestatu du aurretik, azken dokumentu honetan ezarritako terminoen arabera, erabiltzaileari aplikatuta datorren Lege Oharrari buruzko izaera osagarriarekin. Webgunea erabiltzeak bakarrik, hala nola Erabiltzailearen informazio pertsonala Webgunearen bidez bidaltzeak berekin dakar erabiltzailearen izaera pertsonaleko datuen tratamendurako adostasun adierazia eta argia, Pribatutasun Politika honetan azaldutako terminoetan.

NEBAKek erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak babestuko dituela bermatzen du, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) eta bere erregelamenduan (1720/2007 Errege Dekretua) ezarritakoaren arabera. Webgune honetara sartzeak bakarrik gure Pribatutasun Politika erabat eta argi eta garbi onartzea dakar berekin.

Datu pertsonalen tratamendua

Webgunearen bidez emandako izaera pertsonaleko datuak eta erabiltzaileak edozein unetan  NEBAKi ematen dizkionak azken horren titulartasuna duen datu-fitxategi batean sartuko dira. Fitxategia Datuak Babesteko Espainiako Agentzian behar bezala erregistratuta dago, eta haren erantzukizunpean zainduta. Fitxategiaren helburua da erabiltzailearekin (edo hala badagokio, erabiltzaile erregistratuarekin edo bezeroarekin, Webgunearen erabileraren arabera) dugun harremana modu egokian betetzea eta kudeatzea.

Webgunera bertan nabigatzeko eta informazioa kontsultatzeko bakarrik sartzen den erabiltzailearen kasuan, NEBAKek honako informazioa gordeko du bakarrik: erabiltzailearen IP helbideari buruzkoa, sarrera egiten dueneko data eta ordua, Webgunera zuzendu duen estekari dagokion interneteko helbidea, hala badagokio, eta beste informazio eta datu batzuk, estatistika-emaitzetara soilik bideratuta.

Erabiltzailea erabiltzaile erregistratu izanez gero, Lege Oharreko baldintzen arabera eta bertan adierazitako irismenarekin,  NEBAKek datu identifikagarri batzuk eskatu ahal izango ditu. Datu horiek modu askean eta boluntarioan emango dira, goian aipatutako helburuekin. Erabiltzaileak bere curriculum vitaea berez bidaltzen duen kasuan, datu osagarriak eman ahal izango ditu honakoen inguruan: lanbide-esperientzia, maila akademikoa, hizkuntzak, eta beste interesdun datu batzuk.

Bere hautagaitza ebaluatzeko helburuarekin, erabiltzaileak  NEBAKi baimena emango dio haren datuak kudeatzeko, bai aribidean dauden hautaketa-prozesuetarako bai etorkizun batean egin daitezkeenetarako.

Webguneak «cookie»ak izan eta erabil ditzake. «Cookie»ak informazio-zatiak dituzten fitxategi txikiak dira, eta erabiltzailearen ordenagailuan metatzen dira. «Cookie»ek ez dute gaitzen aipatutako ordenagailuko ezta bere disko gogorreko datuak lortzeko. Haien helburu nagusia erabiltzailearen webguneko nabigazio-saioa erraztea da. Erabiltzaileak beti izango du «cookie»en sorrera administratzeko eta kudeatzeko aukera, erabiltzaileak erabiltzen duen web-nabigatzaileak eskura jartzen dizkion aukeren bitartez. «Cookie»ak ez onartzeak ez du eragotziko erabiltzaileak webgunean nabigatzea, salbu berariaz kontrakoa ezartzen bada.

NEBAKek ezarritakoaren arabera, erabiltzaileak, edo hala badagokio, erabiltzaile erregistratuak, webguneko atal jakin batzuetara sartzeko aukera izango du, ingurune seguru batean. Ingurune horretan datuak zifratuta ibiliko dira, baimendu gabeko hirugarrenek manipulatzea eta irakurketa desegokia saihestuz. Ingurune seguru hori erabat identifikatuta geratuko da zerbitzariaren helbidearen bidez, «https:» terminoarekin hasiko baita, eta ez «http:» terminoarekin.

Datuetan sartzea, horiek zuzentzea, ezeztatzea eta kontra egitea

Erabiltzaileak edozein unetan izango du bere datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezereztatzeko eta kontra egiteko eskubidea erabiltzeko aukera. Horretarako idatzizko komunikazio bat bidali beharko dio NEBAKi, DBLOaren Arduradunari, honako helbidera: Barri Kalea 4, 48005 Bilbao. Era berean, bere eskubideak erabili ahal izango ditu honako helbidera posta elektroniko bat bidaliz: info@nebakjatetxea.com. Bere komunikazioan honako datuak adierazi beharko ditu: izen-abizenak, eskaeraren azalpena, jakinarazpenak jasotzeko helbide bat, data, sinadura eta NANaren edo identifikatuko duen edozein baliozko dokumenturen fotokopia.

Legeria aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Pribatutasun Politika honek Espainiako legedian ezarritakoari jarraituko dio. Pribatutasun Politika honen interpretazioa edo aplikazioa dela eta, edozein desadostasun edo eztabaida gertatuz gero, NEBAK eta erabiltzailea berariaz azken horren helbideko epaitegien eta auzitegien jurisdikzioaren mende izango dira, betiere erabiltzailea kontsumitzaile gisa ari bada. Kontrako kasuan edo erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada,  NEBAKek eta erabiltzaileak, dagozkien beste edozein foruri berariaz uko eginez, Bilboko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende izango dira.

Zer dira cookieak eta zergatik erabiltzen ditugu webgunean

Cookie bat erabiltzaileak web-orri bat bisitatzean nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da. Horren helburua da webguneak erabiltzailearen bisita gogoratzea, orri hori berriz bisitatzen duenean.

Cookieak informazio teknikoa gordetzen du, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetara estekak, erabiltzaile-kontura estekak, etab. Cookiearen helburua da webgunearen edukia zure profil eta beharrizanetara egokitzea; hori gabe webguneek eskainitako zerbitzuak nabarmen murriztuko lirateke.

Webgune honetan erabiltzen diren cookie motak

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren arauei jarraiki, jarraian, webgune honek erabiltzen dituen cookieak xehe azalduko ditugu, ahalik eta informazio osoena eskura dezazun.

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:

  • Google Analytics: Cookieak webgune honetako zirkulazioari eta bisita kopuruari buruzko estatistikak osatzeko gordetzen ditu. Webgune hau erabiltzeak Google-ek zuri buruzko informazioa erabiltzea onartzen duzula esan nahi du. Beraz, horri lotutako edozein eskubide gauzatzeko, zuzenean Google-ekin jarri behar duzu harremanetan.
  • Sare sozialak: Sare sozial bakoitzak bere cookieak erabiltzen ditu, «Atsegin dut» edo «Elkarbanatu» botoiak sakatu ahal izateko, besteak beste.

Cookieak ezeztatzea edo ezabatzea

Webgune honetako cookieak ezeztatu edo ezabatzeko eskubidea edozein unetan baliatu dezakezu. Ekintza hori, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera, modu ezberdinean egingo da.

Beste ohar batzuk

Ez webgune honek ez bere legezko ordezkariek ez dute cookieei buruzko politika honetan aipatutako hirugarrenen pribatutasun-politikaren edukia bere gain hartzen, ezta horren egiazkotasuna ere.

Web-nabigatzaileak cookieak gordetzeko tresnak dira eta toki horretatik gauzatu behar duzu horiek ezabatzeko edo ezeztatzeko eskubidea. Ez webgune honek ez bere legezko ordezkariek ezin dute aipatutako nabigatzaileek cookieak zuzen edo oker erabiliko dituztela bermatu.

Kasu batzuetan, cookieak instalatzea beharrezkoa da, nabigatzaileak ez dezan ahaztu horiek onartzeari uko egin diozula.Google Analytics-en cookieen kasuan, enpresa horrek Ameriketako Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan gordetzen ditu cookieak eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, sistemak funtzionatzeko beharrezkoa bada edo legeak horretara behartzen badu izan ezik. Googlek dioenez, ez du IP helbidea gordetzen. Google Inc. konpainiak Portu Seguruaren Akordioarekin bat egin du. Akordio hori igorritako datuak Europako araudiaren araberako babes-mailarekin tratatuko diren berme bat da.

Cookieei buruzko politika honen inguruko edozein zalantza galdetu edo argibideak eskatu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, harremanetarako atalaren bitartez.