“NEBAK Jatetxea” leku berri bat da Bilbon, Betiko Euskal Sukaldaritzan eta inguruko herrialdeko errezetarik onenetan oinarrituta. Berton kalitatezko eskaintza aurkitu ahal izango duzu, eta dena glutenik gabekoa.
Bilboko Alde Zaharrean kokatuta dago, eta Egaña Chefaren zuzendaritzapean, aparteko menuak dastatzeko aukera izango duzu: hasierakoak, lapikokoak, entsaladak, arrozak, gisatuak, arrainak, haragiak eta askotariko postreak; eta ustekabean harrapatuko zaituzten larreko ogi onenak ere.
Giro bikain eta esklusiboan, 8 mahai besterik ez dugu eskaintzen gastronomia onenetako publiko aditu, zorrotz eta maitalearentzat.
Tranbiako “Arriaga” geltokitik 50 metrotara, eta metroko “Alde Zaharra” irteeretatik 300 metrotara, Jardines eta Erribera kale artean gaude.
Kontuan izan, zeliakoentzat kalitatezko gastronomi eskaintza bakarra garela.
ETOR ZAITEZ ETA EZAGUTU GAITZAZU!